EZAGUTU GAITZAZU

Emozio, pasio eta gogorik gabe ez dago dibertiak berderik. Hori da mugitzen gaituena, batzen gaituena; hori da gure erregaia.
Kultur, aisialdi edo heziketa arloan garatzen den Ekintza orok eraldaketarako aukera bat dakarrela uste dugu, baldin eta gogoz beteriko begirada berde horren bidez egiten bada.
Begirada baikor eta alai horren bidez, gure Sorkuntza eta Ekintzak garatzen ditugu, gizartea eraldatu eta ahalduntzeko asmoz.
Heziketa arloko Sorkuntza eta Ekintzak:

 

“Heztea ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik”.

 

Hausnarketa horretatik abiatuta, gure heziketa lana garatu dugu. Gure proiektu eta ekintzen bidez, jendea ahaldundu, inspiratu, motibatu eta elkarrekin sortzeko bidea egin nahi dugu, gazteak edo haurrak proiektuaren protagonista izateko.
Kultur arloko Sorkuntza eta Ekintzak:

 

Dibertiak taldeko kideok uste dugu berebiziko garrantzia duela gazteen garapen kulturala hobetzeak. Horregatik, kultur gaitasunak eta trebetasunak landu eta ezagutzeko gogoa pizteko proiektuak diseinatzen ditugu.
Aisialdia ikasketarako eta ohiturak hartzeko eremu ezin hobea izan daiteke; Dibertiak taldeko kideen ustez, estandarizatutako bidetik irtetea ere garrantzitsua da; berritzea, ahalik eta eremu gehienetara zabaltzea: hirikoa, digitala…
Horregatik guztiagatik, Dibertiak taldea gogoz eta ideiaz betetako pertsonaz osatua dago. Kultur, heziketa eta aisialdiaren esparruetan ibilitako jendea gara eta gure bezeroen beharrizanetara egokitutako proiektu berrien bila gabiltza beti; administrazio eta erakunde publikoak, erakunde pribatuak, ikastetxeak, klubak, elkarteak…

 

Eraldaketa sozialerako Sorkuntza eta Ekintzak bilatzen ditugu.